28/09/2021
Bizi garen munduaren zati hontan, benetan garrantzia duena ahazten ari zaigula dirudi.
Elikadurari dagokionez, ahaztu egin zaigu instintiboa dela, animalia guztiak berez badakitela nola egin.
Ahaztu egin zaigu gure osasunak ez duela zentzurik osasun globalari lotuta ez badago. Osasun globala, ezta norberana ez dela posible horrela elikatzen.
Eta gure digestio-sistema ez duela elikagaien industriak diseinatu, hori ere ahazten ari zaigu.
Munduko zati batean bizi gara, non produktu jangarriak familiaren eguneroko menuaren parte diren, gertatzen ari zaigun horrek guztiak gure elikadurarekin zerikusirik izango duen ala ez pentsatzen dugun bitartean.
Munduaren zati bat, naturarekin lotura galdu duena, eta oinarrizkoenean galdu dena, zalantzarik izan behar ez lukeen horretan.
Zer jan. Zer, zenbat, noiz. eta nola jan.
Kontua ez da kontzeptu arraroak ulertzea, ezta ulertzeko zailak diren elikadura-moduekin konplikatzea ere, ezta funtzionatzen ez duten dieta miragarrien zain bizitzea ere, baizik eta elikatzeko, zentzua duen modu bakar bat dagoela ulertzea. Bakarra. Eta jakin badakigula zein den.
Elikadura konsiente bat, elikagai kaltegarririk gabeko , nagusiki tokiko landare-elikagaietan oinarrituta, integraletan eta ekologikoetan. Eta naturan eta norberan seinaleak jarraituz.
Elikadura kontzientea, errespetuzkoa, guztia zainduko duena.
Galdu egin gara pixkat, eta orain, gure elikadurari buelta bat emateko beharra sentitzen dugun honetan... ez dakigu nola egin!!!
"Nire osasunean aditua" ikastaroan, hobeto ulertuko dugu, gure gorputza, gertatzen ari zaiguna eta elikadurarekin duen lotura. Hobeto ulertzean erabakiak hartuko ditugu, ilusionatu egingo gara, sukaldatu egingo dugu, gure menuak ezagutzarekin diseinatuko ditugu, elkarrekin pauso batzuk emango ditugu. Eta elkarrekin lortuko dugu. Behingoz bidea aukeratu, eta hortik abiatu lasaitasunez, zoriontasuna helburu.
Apuntatzen zara?
Urriaren 5 ean hasiko gara (Gaztelaniaz) eta 6an Euskaraz.
Deitu edo idatzi informazio gehiago edo apuntatu nahi baduzu.
690302924.