29/04/2026
🚌 Gipuzkoan garraio publikoa erabiliko duzu? Hau jakitea komeni zaizu!
Errenteriako eta Pasaiako Turismo Bulegoetan MUGI txartel anonimoa saldu eta birkargatu daiteke. Zure MUGI txartel pertsonalizatua ere hemen birkarga dezakezu.
🔹 Txartel anonimoaren prezioa: 5€
🔹 Gutxieneko birkarga: 5€ (anonimoak eta pertsonalizatuak)
🔹 %60ko deskontua bidai bakoitzean
🔹 Autobus, Euskotren, Renfe eta Pasaiako motorrean balio du
🔹 Txartel batek 9 pertsonaraino balio du (autobusean eta motorrean)
📅 Kontsultatu ordutegiak (udan zabalduak) eta etorri gure bulegoetara. Bide batez, ezagutu etxetik gertu dugun guztia.
👉 www.oarsoaldeaturismoa.eus
---
Pasaiako Udala / Ayuntamiento de Pasaia Errenteria Herri Bizia Lezoko Udala Oiartzungo Udala